2006/11/14
KIPULA KONPLEJUAGaur egun, eta gero ta gehiago, arropa enpresek markatzen digute nola jantzi behar garen, eta zerekin ( bada kasurik ez duena egiten ere). Kalera urteteko gero eta trapu gehiago jantzi behar ditugu gainean, gustura sentitzeko (gonak praken gainean, zinturoia, kapela, besoak besterik ez duten jertseiak, emakumezkoen panty apurtuak, praka baxuak..)Arropa arroparen gainean. Apaingarriak besterik ez direnean, eta arropak bere funtzioa galdu duenean. Kontua, sinplea, diru gehiago gastatzea, besteek negozioa egin dezaten. Beraz, lau jantzi besterik behar ez diren kasuetan (urtaroaren arabera) hamabost eroaten ditugu, eta gainera ez daukagu zer jantzi hurrengo egunean.
Pentsa ezazue, ere, erosketak egiten ditugunean. Lehendabizi farmaziara, pastillak erosi (kartoizko kaxan datozenak) dendariak biltzen digu paperaz, ondoren poltsatsoan eskeintzen digu eta gu pozik hurrengo erosketa egitera. Etxera bueltan, egundoko sustoa hartzen dugu, zenbat paper, kartoi, plastikozko enbase eta poltsak bildu ditugun ikustean. Hori bai, gero erreziklatu behar ditugula esaten digute behin eta berriz, inzinerazio prozezuak sortu ditzaken ondorioei erreparatu gabe, halare honen inguruan iritzi kontrajarriak egon badira. Zaborra ez sortzearen inguruan eztabaida handirik ez egotearen falta somatzen dut, erreziklapenarekin ez bezala.
Nik behintzat aspaldi egin nuen hautua, erosketak neure poltsatsoarekin, eta dena bertara. Fruta solte datorrena eta ez enbasetan, ta horrela hamaika gauza. zuk zergatik ez.. Ahal den neurrian sahiestu dezagun behar ez den zaborra ekoiztu dezan.
Ea noiz esaten diguten zaborra ez izateko, onena dela zaborra ez sortzea.
Egilea: ane @ 2:47 PM >komentarioak: 0 loturak 2006/10/26
It's NuclearBideo bitxia aurkitu dudana. Hain tristea den gaiari, musika ederra atxiki diote. HAlako gauzak eta gehiago egiteko (zoritxarrez) ,gizakiok kapazak gara. NAhikoa da ! mundua ez izorratu gehio.
Ez da joan behar urrutira, energia nuklearra ingurauan dugula atzemateko Garoñako zentral nuklearra, Burgosen duguna, Arabatik 4 km-tara dagoena, istripu batzuk izan dituena, txikiak izan badira ere, arriskua hor dugu. Zentrala zaharkitua dago, baina nuclenorrek momentuz ez du itxi nahi.Beraz, erergia nuklearraren mamua oraindik ere atzetik dugu. Gainera azken urte hauetan, gai hau berriz airean dabil, batzuk kontra, besteak alde. Informazio gehiago nahi baduzue :http://www.celtiberia.net/.
Gure amalurra defenda dezagun!
Egilea: ane @ 9:59 AM >komentarioak: 0 loturak 2006/10/25
argazkia
lili bat hartu eta hostoz hosto erantzi eta harek zu ere amets eta harek zu ere erantzi eta hostoz hosto hartu lili bat. (Mikel Laboa)2006/09/14
Lehen artikulua idazteko ahaleginetan
Lehen urratsak beti sortzen dituzten nahasmenak gainditzeko ahaleginetan, hona hemen lehenengo posta. Pazientziaz hartu beharreko lana bada ere, lanak pilatuz doazela ikusteak urduritzen nau (ea ba nola burutzen dugun asuntoa).
Lana moduan, neure argazkia jarri behar dudanez, horra hor, Urbasatik bizikletaz nihoala egindakoa. Ikusten denez, mendia eta naturaz orokorrean gozatzea gustoko dut, beste gauza askoren artean. Interesa duenarentzako helbide interesgarri bat : http://www.mendikat.net/
2006/09/08
Aurkezpena
Mi intención es comentar brevemente, algunas de las noticias relacionadas con el medio ambiente ocurridas recientemente en nuestro entorno.
Es cierto, que esta bitácora no tiene ningún fin pedagógico, pero si informativo, y espero que tenga algún valor para quien pudiera estar interesad@. Egilea: Gorka J. Palazio @ 3:24 PM >komentarioak: 0 loturak


